11.10.2018

Gaixkigiteak internetez salatzea

Xehetarzünak

Gaixkigite baten hedexuritegian salatzeak denbora hanitx behartzen ahal dü. Zalheago aritzeko gisan, administrazioenak proposatzen dü orai salatze horik interneten bide lehenik egitea.

Gisa horrez, agitü direnak segidan salatzen ahal dira eta hitzartze batez abenitzen, hedexuritegian egürükitzera behartürik izan gabe.
Manera hortako salatzeak gaixkigileak zoin izan diren ezagütürik ez izatearen kasüentako dira (ebaste, andeatze, atzamankeriaz aritze...).
Presa handienetako kasüentako, zoinetan hedexuriak segidan behartzekoak diren, ez da interneten bidez jauki behar. Halaber, gaixkigileak ezagützen balin badira, kasü hortan bigeletik ebiiltea eta arrestatzea segidan egiten ahal beilirateke.

Internetez salatze bat nola egin ?
Kaltetürik izan dena www.pre-plainte-en-ligne.gouv.fr internet günean sartzen da eta han agertüren zaion hoilla betatzen dü, aholküer eta xehetarzün emaiteer jarraikitzez, beharrez betatzekoak diirenak ahatze gabe.
Salatzearen egileak hedexuritegiala edo polizategiala joiateko egüna haütatzen dü.
Hori egin ondoan, hedexuriek edo polizakoek laster deitzen düe, hitzartze egünaren segürtatzeko eta jakinarazteko zer paper ekarri beharko den.
Salatzea legebidezkoa egiten da, salatzearen egilea polizia jüdizial kargülant batekin mintzatü ondoan eta galto-arrapostüen papera sinatü baiko.

Jakin beharra
Salatze bat interneten bidez egin düan bat hitzartzeala ez bada gertzen, salatzearen egiteko hoillan emanik izan ziren xehetarzün güziak, deklaratzea agitzetik 30 egünen bürüan ezabatürik dira.