Agenda 21

Zer da ote Agenda 21??

Mauleko Herriko etxea lanean ari da «?Agenda 21?» egitarau baten plantan ezarteko («?Agenda?» hitzak «?egitarau?» erran nahi dü, ingelesez). Xeheki erraiteko, Agenda 21 hori da, garapen iraünkor baten alde, lürralde batetan xedatzen eta plantan ezarten den egingei eta obratze egitarau bat. Holako egitarau bat xedatzearekila, Maule-Lextarreko Herriko Etxeak üngüramenaren zaintzea, jentartearen beharrüneak eta ekonomiaren haztea kontütan hartüko dütüan eta arrenküra horier doitürik diratekean egintzak plantatü ahal izanen dütü.

«?Garapen iraünkorra da, oraiko beharrüner ihardesten deien aitzina joaite bat, ondotik jiten diren gizaldier beren ordüko beharrüner ihardesteko ahalak bekantü gabe?». (Brundtland ondorioztatze txostena "Ororen arteko geroa", CMED, 1987)

Garapen iraünkorraren gogamena 1970. urteetan agertü zen, jente zonbait ohartzez, orai artimo garapen jokabideek, lürretik hartzen diren hontarzün eta indarreragileak ihatzen zütüela eta mündü zabaleko jentetzaren parte hon bat gabezia gorrienean etxekitzen züela. 1992an, Rio hirian agitü zen Lürraren Batzarrean parteliant izan ziren 173 estatüek 21. mentearentako egingei herroka bat hitzartü züen, «?Agenda 21?» deitzez. Frantziako lürralde kolektibitateak bide hortan ürratsak egitera deitürik dira, günekal Agenda 21 bat plantatzez, bakoitxak bere eremüan garapen iraünkor baten aldeko egitarau bat xedatzeko eta obratzeko xedean. 

Maule-Lextarreko Agenda 21 egitaraua zertan da, egünko egünean

Herriko Etxeak egin düan lehen-lehen lana izan da ikustea Maule-Lextarrek nola ote erauntsi düan orai arte, garapen iraünkor jokabide baten eretzeko. Ikuskatze horrekila agerian ezarri dira herriaren ahalak eta ahüleziak, eta oraitik geroala bürüz nola jokatü behar lizatean xedatü da.

Oraidanik, nontik nahi den, Maule-Lextarreko Herriko Etxeak eginahalak oro egin nahi dütü, garapen iraünkor baten aldeko jokabide bati bürüz ageriezko ürratsak egiteko. Egiteko manerak honealat ekarteko xedearekila, lehen egintza elibaten obratzen hasi dira Herriko Etxeko zerbütxüak.

2011ko larrazkenean, berriz, herritarrer argibide eta xehetarzünak emaite bat plantan jarri da. Ondoko ürratsa da Herriko Etxeko zinegotxiek, Maule-Lextarrentako Agenda 21 egitarau baten xedatzea, hau, 2012ko urtarilako Herriko Kontseilüko jünta batetan eztabadakatürik eta honartürik izateko gisan. Zinegotxiek balin badüe, prefosta, azken hitza, Maule-Lextarreko Agenda 21 egitaraua Herriko Etxeko sail ezbardinek adelatü düe. Zinegotxi eta kargülant elibat biltzen dütüan Gidaritza Talde bat eraiki da egingei horren aitzina joanarazteko.