Estatü zibila eta Idazkaritza

Administrazione eginbeharretan, argibide eta aholküentako, lagüntüren zütüe Herriko Etxeko Batzarrigünean.
Hona xehetarzün zonbait eginbehar ohizkoentako  :

Bozkak

Bozkazale zerrendan izateko gisan – lehentze agitzez ala bizigünez kanbiatzez -  setemearen 1a eta abentüaren 31a artean nizena eman behar da.

 

Ekarri behar diren paperak :
- Baliozkoa izateko epearen barne den nortarzün ageria
- Bizigünearen egiaztagarri bat (argindarra, telefona, hura edo legarrak pakatze ageria).

Armadako zerrenda

16 urteak konplitü eta hiru hilabeteren barne egin beharra da.
Izenaren emailea berak jin behar dü, etxekoen familia karneta ekartez.

Nortarzün ageri nazionala

Dohainik ükeiten da eta 15 urteko balioa badü (2004ko Urtarrilaren 1etik aitzina eginik izan direnentako). 18 urte ez düenentako 10 urteren balioa baizik ez dü.

 

Ekarri behar diren paperak :

  • 2 argazki
  • berritzekoa den nortarzün ageria
  • bizigünearen egiaztagarri bat (argindarra, telefona, hura edo legarrak pakatze ageria)
  • galtze edo ebatsirik ükeite kasüetan, sortze-ageri osoaren kopia bat edo etxekoen familia karneta + 25 €ko legar-tinbre bat.

Nortarzün ageria galtzearen berri Herriko Etxeari emaiten zaio.

Nortarzün ageria ebatsirik izatearen berri Hedexuritegiari emaiten zaio.

Pasaportea

Ekarri behar diren paperak :

  • berritzekoa den mügatxartela (ükenez geroz)
  • nortarzün ageri nazionala
  • sortze-ageri osoaren kopia (sortzearen berri eman den Herriko Etxean galtatzekoa)
  • bizigünearen egiaztagarri bat (argindarra, telefona, hura edo legarrak pakatze ageria ; JATORRIZKOA ez kopia bat)
  • 2 argazki 

Mügatxartela galtzearen berri Herriko Etxeari emaiten zaio.
Mügatxartela ebatsirik izatearen berri Hedexuritegiari emaiten zaio.

 

Kostüak :
- 15 urtez pekoentako : 17 euros
- 15 eta 18 urteren artekoentako : 42 euros
- 18 urtez goitikoentako : 86 euros

Legar-tinbreak Zerga Etxean erosten dira

Hilerriak

Hilerri peza bat erosi nahiaren kasüan, norbaitek xehetarzünak emanen deitzü hilerriko batzarri bülegoan.

service-public.fr internet güneala joaitez :
- aldikal oraikotürik diren 2.700 fitxer esker, administrazione saileko züzenetaz eta eginbeharretaz berri ükenen düzü,
- PDF gisan arauezko paperak bildü ahal izanen dütüzü,
- eginbeharretarik zonbait interneten bidez egin ahal izanen dütüzü.