Gazteria eta Kirolak

Kirol egiteko eraikinak

Kirol egiteko gisan, Maule-Lextarren ondoko eraikidüra edirenen dira  :
- Trinket bat
- Jai Alai bat
- Errügbian aritzeko güne bat, jokaldietako eta trebatzeko zelai bederarekila
- Futbolean aritzeko güne bat, jokaldietako eta trebatzeko zelai bederarekila
- Tenizean arigia elibat
- Dojo delako bat
- Bolategi bat
- Atletismo lehiagüne bat
- Igeriskagia bat (Xiberoko Herri Alkargoaren esküpekoa)

Maule-Lextarren edirenen dütüzü ere  :
- Bi arrabotü
- Norbera kirolean arigia bat, Irabarneko Jauregiaren ondoan.

Herriko Kirol Bulegoa

Kirol egiteen edo kirola inganioen, bai eta bixkor egoiteko eginbeharren süstatzea da Herriko Kirol Bülegoaren (OMS) lana. Xiberoko Lasterkaldia bezalako kirol gertakariak plantatzen edo Bakantzetan Kirol egite gisako antolatzeak ere joanarazten dütü.   

Harremanetan jarteko : 05 59 28 18 67      
 jeunesse-sports(at)mauleon-soule.fr

Kirol gertakariak

Xiberoko Lasterkaldia

Atarratze eta Maule artean hoinez lasterka egite hau , urtoroz barantailan agitzen da. 2010az geroz, ebilte gisan ere egiten ahal da. OMS da honen antolazalea eta beren ogüz ari diren honenbeste jenteren eta Mauleko nola ere üngürüko herrietako kirol alkartetako parteliant andana lanean aritzeari esker plantatürik da.

Bakantzetan Kirol egite

Üztailan, OMSk kirol eta inganio animazioneak plantatzen dütü 12 eta 16 urteren arteko gazteentako,Bakantzetan Kirol egitearen barne.