PLU edo Güneko Hirigintza Antoladüra

Maule lextarreko herriak 2005ko Martxoaren 15an plantatürik izan den eta 2008ko martxoaren 4an kanbiatürik eta deliberatürik izan dena PLU baten menpe da.

PLU edo bertako Hirigintza Antoladürak herrian plantan ezarririk diren hirigintza arauak xedatzen dütü.

Zaingoarako eremüak

Maule-Lextarren, lau bastimentü Eraikin Historiko gisa sailkatürik dira : Anduraineko jauregia, Berroetako elizattoa eta Gaztelü zaharra eta kürütxe xuria. Horien üngürüan, zaingoarako eremü bedera antolatürik da. Gisa horrez, zaingoa eremü horien barne egitekoa den zoin nahi antolatze edo hirigintza egingeientako, lanak hasi gabe Frantziako Bastimentüen Arkitektoari zer dion galtatü behar zaio.

Kadastrea

Kadastrearen ikustera jiten ahal da Hirigintza zerbütxüa zabalik baratzen den tenoretan.

So egiten ahal zaio ere, ondoko internet günean: www.cadastre.gouv.fr