Deliberoak

Maule-Lextarreko Herriko Kontseilüan 23 zinegotxi gira. Jüntak egiten dütügü hire hilabetetarik behin, gütienez.

Herriko Kontseilüak Maule-Lextarreko aferak joanarazten dütü, herritarren izenean. Zinegotxiek dütüe aitzinkontüak prestatzen eta bozkatzen, legarren heinak haütatzen, egingeiak xedatzen, Herriko Etxeko sail desbardiner lanen egiteko ahalak segürtatzen, alkarteer sos lagüngoak emaitea deliberatzen.

Herriko Kontseilüaren jünten aipamenak eta deliberoak Herriko Kasetan agertzen dira.

Nor-nahi jin daite Herriko Kontseilüko jüntetara. Jünten aipageiak denen jakinean ezarririk dira Herriko Etxean.


Herriko Kontseilüaren jünta aipamenak, urtea hautatu