Herriaren historia gorabeherak

Mendibixkarren artean ohatürik, Maule-Lextarre, Xiberoko herri nausia da eta 3.440 bizizale badütü. Pirineo atlantikoetan, Eüskal Herriko Xiberoko probintziaren herri nagusia da.

Ikerzale zonbaiten ustez, Maule izena  “Lehu gaixtoa” erranalditik horra da, bere gaztelü zaharra edo gotorleküa etsaiek hartzeko oso gaitz omen züelakoz. Lextarre izenak, aldiz, seinalatzen dü kartiel hortan lexar prunki bazela. Lextarren ziren, Erdi-Aroan, Xiberoko Züzenbideak emaiten, « Lo noguer de Litxarre ». Maule eta Lextarre herriak 1841an alkartü ziren.

Igaraneko edertarzünaren jakile, aberastarzünak etxegintzan eta hondarean agertzen dira. Geroztik, Maulekmentez mente, aitzina jarraiki dü.

XIX.mentean, garatü da espartiñagintzari esker.

Denbora haietan, etxe ederrak eraiki ziren, plazaren üngürüan, baita ere Victor Hugo karrikan. Mauleko jentetza hazi eta kanbiatü da, nafartar eta aragoitar langileak honarat jitearekin, bai eta,1960eko hamarkada ürrentzean, portügesak heltzearekin.

XX.mente hatsarrean, espartiñagintza azkarrenean zen eta egünko egünean ere Maule famatürik da lan-sail horrengatik. Hala, urte oroz, agorrilaren 15an, espartiñaren besta ospatzen da. 

Herri ttipia bena bizidüna da eta jakin üken dü bere indüstriaren berritzen. Kültüra sailez ere zinez aberatsa da : zinema, antzerkialdi, kontzertü, erakusketa….

Kirola mota hanitxetarik ere egiten ahal da, errübiak düalarik halere arizale habororenik biltzen. Larrazkena heltzean, ürzokak herritar franko harrotzen dütü. Nola ez aipa ere, Eüskal Herrian gainti hain ezagütürik diren Mauleko bestak, üztaila erdixe hortan libertitzeko parada emaiten beitüe. 

Aspaldiko historia baten ondoreko den herri bat

Leheneko denboretara gibel eginez geroz, X. mentea aitzin, Ühaitz Handiaren nabaren peko partearen begirari, gotorleku bat baizik ez zen. Gure arbaso haiek zurezko gotorlekü bat eraikitzen düe, hau harrizko gaztelü azkar bat bilakatzen delarik XIII .mentean. « Guyenne esküaldeko gotorlekü bixkorrena » bezala emanik dena püntü haietan. Gisa horrez, Espainialako bideak begiratzeko hanitx konta den gotorleküa da. Haatik, Xiberoko azken bizkontea izanen den Auger III.ak nahigaberik gaztelüko jabetza ützi beharko deio Ingalaterrako errege Edouard I-i. 

Maule gaineko bastida, berriz, Erdi-Aroan da eraikirik, eta tratalant bai feidazaleen garrantzia handiko bilgüne bat da. Gaur egün merkatü bat bada Astearte goiz oroz.

Johanes Ezponda edo Jean de Sponde olerkilari barrokoa Maulen sortüko da XVI. mentearen ondarrean eta beste herritarrek bezala püntü haietan piztü eta lüzatü ziren errelijione gerlak egariko dütü. Maulen ere jasan dira gerla horien ondoramen bortitz eta odoltsüak. 

Berantago, XIX.mentean, herriak garapen ekonomiko latza bat ezagütüko dü. 1841an Maule eta Lextarre alakarretaratüko dira. Espartiña ateleria elibat lankia handi bilakatüko dira eta Maule-Lextarre mündü zabalean ezagütürik izanen da « espartiñaren herri nausia » bezala. 

Ekonomia ekintze horren jakile dira püntü haietan eraikiarazirik izan ziren Mauleko Peko Arrüako eta Lextarreko plazako etxe ederrak. Halaber, Lextarreko plaza hortan plantatüren dira arrabotü eder bat eta müsika joile aterbütto bat.

Egünko egünean, Ipar Eüskal Herrian gisa hortako bakoitza den zabalüne hortan, Herriko Etxearen bastiza eta Hondarearen Etxea begien xarmazale dira.  XVI. mentekoa den Anduraineko jauregia,  hau ez da ahatze behar.