Ekonomia Maulen

Maule-Lextarre herri nausia düan Xiberoak aspaldidanik  indüstria sailetako enpresa andana bat hazi dütüan lürraldea da. Ateleria horik, egünko egünean, honenbeste lan-sail eta merkatütan plantatürik dira.  

Maule-Lextarreko ekonomia espartiñagintzaren gorabeherekila hanitx lotürik izan dira. Espartiñen egite goren-gorena  1960-1970 hamarkadetan izan zen. Püntü haietan lanbideak kasik oro sail honi etxekirik ziren, izan dadin hoinetako zolentako kautxuaren egitea, edo oihalgintza, tintagintza, bekaniken entretenioa, eta beste...

Nahiz eta sail honek sofrtü düan, beti bizirik da lürralde horietan.

Txütik egon diren ateleriak kalitatezko ekoizkinetara eta halagisako merkatüetara üngüratü dira. Ezi, Xiberoan beitakigü, kalitatez haütü diren espartiñen egiten edo horien saltzen.

Indüstria jakitate horren ondoretarzünetarik bat da ere Xiberoan badazkigüla lanbideen sortzen, egitate hortara hanitx emanik girela, norbera edo lagünen artean lan-sail bati edo beste plantatzeari ausartzen girela.

Gisa horrez, 1.000 bat jenteren altexeari lana ekarten deioen 40 bat entrepresa edireten ahal dira egünko egünean, Xiberoan, eta hori honenbeste lan-sailetan : aeronautikako piezak, hegatz-bürdüinajea, elektronika ekeiak, injiniaritza, indüstriarentako ikerketa teknikoak, laborantxa-mozkingintako sailak (kabale ehogiarekila ebilten diren aragien salamentalako doitzea, gaznak, erreximentak edo arroskillak egitea, etab...). Laborantxa-mozkintzaren sail hori hazi da laborantxa bizi eta azkar beita orano Xiberoan. Eüskal lürralde bizidün baten seinale da ere sail hori, eta Xiberoa honi zinez etxekirik da.

Ororen bürüan, erraiten ahal da Xiberoko ekonomia bizi eta sento diren hiru sailetan arimatzen dela : indüstria, laborantxa eta zerbütxüak.