Maulen enpresa bat plantatü

Ekonomia sailetaz axolatzea, 2000. urtean plantan ezarri zenetik Xiberoko-Herri Alkargoaren gain da.

Herri Alkargoak egiten düan lana da :

  • Lankientako lür eremüak antolatzea, 
  • Lürraldean plantatürik diren enpresa joanarazleer aholkü eta süstengü emaitea
  • Xiberotik kanpo honarat plantatzera jin leitean enpresen txerka joaitea

Maule-Lextarre Xiberoko herri handiena beita,  bai eta zoinetan ere entrepresa habororenik plantatürik den, lankiak eta lanbideak sortzeko xedean aitzindari gisa jokatü behar dü. Gisa horrez, Herri alkargoako ekonomia batzordean parte hartzaile azkar bat da.

Maule-Lextarren plantatürik den zoin nahi enpresa joanarazle bat – izanik indüstria sail batetakoa, ala ofizialegoako edo saleroskakoa – edo entrepresa baten plantan ezarteko geietan den eta lagüngoa nahiz aholkü beharretan lizatean nor nahi ere jiten ahal da Herriko Etxeala, aüzapezarekila mintzatzeko gisan. 

Harremanetan jarteko : 05 59 28 18 67
 accueil(at)mauleon-soule.fr