Auto partekatzea

Auto partekatzea, nola ebilten da ?

Hara-honakatzeko edo autoz kurritzeko manera hori geroago eta haboro baliatzen da. Hots, jente bat beno haboro ber güneala edo ber bidean auto batekila joaiten balinbada, auto partekatze bat da.
Bidearen egiteko manera horrek abantailarik badü  !

  • Merkeago da : autoaren, ezantzaren, auto jargiaren, bidesariaren fresak partekatzen beitira...
  • Üngüramenarentako hon da : bideetan auto gütiago kurritzez, kozadüra gütitzen da.
  • Jenteen arteko etxekidüra markatzen dü : bata-besteari lagüngoa edo zerbütxü ekarten dügü.
  • Jenteen arteko arrolatzeak hazten dütü : ezagützak egiten dütügü.

Arren, auto partekatzea, hara-honakatzeko manera sinple bat da, saldoentako karreatzeen eretzean zerbait haborokin