Mediateka

Maule-Lextarreko mediateka Herriko Etxearen esküpekoa da. Zerbütxügüneko bastizetan edireiten da, Barrenne anaien karrikako 14.ean.

Libürü eta beste, han berean irakurten ahal dira edo etxerat eramaiten. Bada denentako, ttipien ala handiagoentako, kültüra eta jakitatea egünorozkoan  izan ditean denen esküko.  

Zabaltze tenoreak (Horaires d’ouverture au public)

  • Asteartez : 14:00-18:30  
  • Asteazkenez : 10:00-12:00 eta 14:00-17:30
  • Ostegünez : 13:30-17:30
  • Ostiralez: 14:00-18:30
  • Neskenegünez : 10:00-12:00 eta 14:00-17:00

Harpidedün izateko

Libürü edo beste etxerat eramaiteko gisan, izena eman behar da  eta MEdiatekak zihaurena datekean ageri bat emanen deizü.
Izenaren emaitean, ekarri behar dükezü :

  • Nortarzün ageri bat eta bizigia egiaztagarri bat
  • Prezio apalagoaren ükeitekotan, egiaztagarri berri bat
  • Etxekoen baimen ükeite bat, 14 urtez pekoentako 

Prezioak

  • Ohizko prezioak : libürü + aldizkariak : 5 € / libürü + aldizkari + KDak : 8 €
  • Prezio apaltzeak  (gazteak, langabetüak) : libürü + aldizkariak : 2 € / libürü + aldizkari + KDak : 5 €
  • Kolektibitateak : dohainik
  • Aldi batetako harpidetzak eta bakantzaz jileak : bermeko xeka bat + prezio apaltzeak

Etxerat eramaite

Zure harpidedün ageriarekila, etxerat 3 libürü, 3 aldizkari eta 3 KD eramaniten ahal dütüzü (hola haütatü düenentako).

Etxen begiratzeko gehienezko epea 4 astetakoa da (lüzatzeko, etxerat eramanik izan dena ez badü beste norbaitek galtatürik)

Etxerat eramaiten dütüzünetzaz axola behar düzü hartü : andeatze edo galtzeak agitzean, eraman zünüana ordaritü edo pakatü beharko düzü.