Aüzapezaren sar-hitza
Üdako bakantzetan sartü aitzin izkiribatzen deizüedan hitz honentako, gogozkatze «arinxeago» batekila horra nitzaüzüe bi eleren herrokatzera. Hona zer igaran zaidatan gogotik… Heben gainti agitzen diren jenteer batzarri egitean edo peredikü batetan Mauletzaz bi hitz erran behar düdalarik… ez dakit sobera nola behar düdan aipatü ! Ezi, zer gira xüxen : hiri bat ala herri bat ?
3.300 bizizale, kartieleko jentezione handiena, kantonamentüko herrinausia, administrazionetako bülegoen, salerosgüne haboroxeenen, Herri Alkargoaren bilgünea izatez, « hiri » bat bezala ikusirik gira.
Nontik nahi den, 2.000 bizizaleren heina hanitx konta da herri (edo hiri) batentako, sos-lagüngoa eta diharübide andana baten ardiesteko xedean. Pentsa ordüan 3.300 bizizale izatez ! Hiri bat bezala ikusirik girelako seinale da ere HLM bizigia merke zonbait üken detzagün. Hiri baten marka beti, zorigaitzez haatik, Restos du Coeur eta Banque Alimentaire ürgaizgoako egitüren beharrünean diren jenteak izan ditean.
Gehiago irakurri Eté 2010