20.06.2022

Anai artea : 1969-2021 alkartearen historia

Arramaiatzaren 25an, neskenegünarekin, goizanko 10etan Mauleko mediatekan

Sü Azia alkarteak eta Mauleko Herriko Etxeak libürü aurkezpen bat proposatzen deizüe dagün arramaiatzaren 25an, neskenegünarekin, goizanko 10etan Mauleko mediatekan :
« Anai artea : 1969-2021 alkartearen historia »
Txomin Hiriart-Urrutyk Anai Artea alkartearen historia kontatüko deikü. Anai artea Telesforo de Monzon eta Piarres Larzabalek eraman Ipar Eüskal herriko gazte talde batek sortü züan 1969an, Frantzian aterbetürik ziren eüskaldün militanteen lagüntzeko, diktadüra frankista ihes egin eta borrokatü nahian. Egün, alkarte horrek zapatzearen ondoramenak egariten dütüen güziak lagüntzen dütü eta abertzale mündüan lekü handi bat begiratzen dü. 

Xüxenkako ützülpena frantsesez segürtatürik date.
Mintzalditik landa, züntzür bustate bat partekatüko dügü.