Kantorearen historia

Egünko egünean, bazter orotan ezagütürik den Mauleko besten kantorea Pierra Bordazarre Etxahun-Iruri famatüak 1950. urtetan hontü züan Lyre Mauléonnaise taldeak plantatü züan txapelketa batentako. Etxahun-Iruri Eüskal Herri orotan famatürik da, kantore eta pastoral hanitxen idazle eta hontzale bezala.  

1970. urtetan, Mauleko Festara kantari saldoa hasi zen kantorearen plazaz plaza emaiten eta kartieletik kanpo ezagütarazi züan ere 'Tour de France' bizikleta txapelketa fama handikoa Maulerik igaran zelarik. Denbora hartan, kantü-xaramelaz bazterrak harrotü zütüan. Ahaide eijerr eta aisa arrahartzeko, bai eta hitz sinpleek, kantore hau jente hanitxen gogoan hartzea lagüntü düe.    

Festara saldoaren kantaldiek hanitx eginen düe kantorea bazter orotan ezagütürik izan dadin. Bena kartieletik haratago, Frantzia osoalat ezagütürik izatea, 1971tik landa agitüko da, urte hartan «Le grand échiquier» bere emankizüna prestatzen ari zelarik Jacques Chancel kazetalariari J. Salet et A. Toulet bere bi lagünek, beharazten deielarik. Emanaldi egileari kantorea zinez gustatzen zaio eta Festarakoak kümitatzen dütü. 1972ko urtarrilan Moulin d’Ogeu günean grabatürik izan da, han Georges Brassens kantaria Pariserik bereziki jinik zelarik.

Hortik aitzina, Mauleko bestetaz aipü eginen da Frantziako eta hortik kanpoko errügbi zelaietan, kantorea xaramelaz emanen beita jokaldien ondoko gaüaldietan.