Animazioneak

Jaurgain hilabetea

Ürrieta hontan, Jean de Jaurgainiri omenaldi bat eginen da bere hiltzearen mentebürüaren paradaz. Jean de Jaurgain 1842ko azaroaren 16an sortü zen Ozazen eta 1920ko martxoaren 18an zentü Ziburun. Historialari eta literatüra kritikari zen, eta Eüskal Herriaren historian berezitürik zen.
Pertsonaje horren memoriaren arra pizteko, partaide desbardinek (Gaztelü Zaharraren Lagünak, Ikerzaleak, Sü Azia, Mauleko herria eta mediateka, eta Euskaltzaindia) bat egin düe eta ürrieta osoan banatüko den animazione egitarau bat proposatzen düe, Mauleko mediatekan nagusiki igaranen direnak.
Estrenaldia ürrietaren 2an ostiralez arrestiriko 6etan igaranen da Mauleko mediatekan, partaide güzien presentziarekin.

Ürrietaren 1etik 31la
« Jaurgain eta bere obrak » erakuska, familiak prestatü denborako libürüekin.
Ürrietaren 2a, ostiralea – 18 :00
Estrenaldia eta Robert Elissondo-ren (Ikerzaleak) mintzaldia : « Jean de Jaurgain historialari euskaldüna (1842-1920) : bizia, lanak, artxiboak ». Züntzür bustatze batez segitürik.
Ürrietaren 3a, neskenegüna – 15 :00
Herriaren bisita gidatüa Joël Larroque-rekin (Gaztelü zaharraren Lagünak) Jaurgainen obren irakurketen bidez. Abiatzea Maule Baïtha.
Ürrietaren 17a, neskenegüna – 10 :00
Allande Etxart-ren mintzaldia eüskaraz : « Jean de Jaurgain, uste eta alegia ». Sü Aziaren mintzaldien barne.
Ürrietaren 31a, neskenegüna – 10 :00
Jean-Louis Davant-en (Eüskaltzaindia) mintzaldia eüskaraz : « Jean de Jaurgain eta Baskonia ». Sü Aziaren mintzaldien barne.
Animazioneak oro dohainik dira. Maska beharrezkoa da.